2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gipuzkoako Arrantza Federazioak emandako ARRANTZA BARRUTIETARAKO TXARTELA baliozkoa izango da bakarrik Gipuzkoako Lurralde Historikoko arrantza barrutietako baimenetan deskontuak lortzeko. ARRANTZA BARRUTIETARAKO TXARTELAren prezioa 29 eurokoa izango da eta 2018/12/31ra arte balioko du. Txartel honek istripu eta erantzukizun zibileko asegurua du.
Euskadiko Federazioaren baimenaren titularra ez da deskontu horien onuradun izango. Dena den, ARRANTZA BARRUTIETARAKO TXARTELA eskatu eta lortzen duenak, Euskadiko Federazioaren baimena eskatu ahalko du. Horretarako, 11 euro gehiago ordaindu beharko du. Hau da, ARRANTZA BARRUTIETARAKO TXARTELA eta EUSKADIKO FEDERAZIOAREN BAIMENA ateratzeko, 40 euro ordaindu beharko dira.