Gipuzkoako arrantza federazioawww.gipuzkoakoarrantzafederazioa.net

Pribatutasun politika

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu webgune honen domeinuaren titularra honako hau dela:

GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOA
IFK: G20156576
Helbidea: Anoeta pasealekua 5, 29. lokala
Herria: Donostia (20014) (Gipuzkoa)

Euskadiko Kirol Entitateen Erregistroan 1987ko otsailaren 6an erregistratu zen.

1. Webgunera sartzeko eta hura baliatzeko baldintzak:

http://pases.gipuzkoakoarrantzafederazioa.net (aurrerantzean webgunea) GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAren jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, baldintza orokorrak, pribatutasun politika eta datu pertsonalen tratamendua. Ondorioz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar ditu baldintza orokorrak, gure webgunea erabili nahi duen aldi bakoitzean.

GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk eskubidea izango du webgunean sartzen ez uzteko, edozein unetan eta aurrez abisurik eman gabe, baldin eta erabiltzaileak ez baditu betetzen baldintza orokor horiek edo dagozkion baldintza partikularrak.

GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk ez du bermatzen webgune honetan agertzen den informazio guztia zehatza izatea eta eguneraturik egotea, erabiltzaileak bere jardueraren baterako erabili nahi izanda ere. Bestalde, GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOA ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak.

GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk ahalmena izango du edozein unetan, eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, webgunean agertzen den informazioa aldatzeko eta eguneratzeko, webgunearen konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko, baita bertara sartzeko baldintzak aldatzeko ere.

GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk ez du bermatzen webgunerako sarbidea zenbait unetan etenda egongo ez denik edo akatsik emango ez duenik, ezta webgunea eguneratuta egongo denik ere. GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk ahal duen guztia egingo du dauden akatsak, konexio arazoak eta abar konpontzeko; horien berri jakin bezain laster hasiko da lanean, posible bada behintzat. GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk ez ditu bere gain hartuko gure webgunea eta bertako zerbitzuak erabilgarri ez egoteagatik sor litezkeen kalteak eta galerak.

2. Datu pertsonalen babesa:

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (aurrerantzean, DBLO) 5. artikuluan adierazitakoaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak edo webgunean nabigatzeagatik Federazioak eskura ditzakeenak, GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea.

Oro har, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko eta zurekin harremanetan jartzeko erabiliko dira, bai eta GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAren produktuen eta zerbitzuen berri emateko ere, edozein bide erabiliz, bide elektronikoa barne. Erregistraturiko erabiltzaileen datu pertsonalei dagokienez, zuk eskaturiko produktuak eta zerbitzuak erregistro formulazioan adierazitako lehentasunetara egokitzeko erabiliko dira.

Erregistro elektronikoko formularioetan agertzen diren nahitaezko eremuetakoren bat betetzen ez bada, litekeena da GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk zure eskaerari erantzuterik ez izatea.

Noiznahi erabil ditzakezu eskubideak datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko, Legean adierazten den moduan. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOra (IFK: G20156576; Anoeta pasealekua 5, 29. lokala, 20014, Donostia), edo mezu elektroniko bat helbide honetara: arrantza@kirolak.net

GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk konpromisoa hartzen du zure datu pertsonalak isilpean erabiltzeko. Horretarako, behar diren segurtasun eta antolakuntza neurri guztiak hartuak ditu, zure datuen segurtasuna bermatze aldera eta aldatuak, galduak edo baimenik ez duen inork erabiliak izan daitezen saiheste aldera, jakina baita datu hauen izaera eta zer-nolako arriskua dagoen giza ekintzen aldetik edo ingurune fisiko eta naturaletik.

3. Jabetza intelektuala eta industriala:

Webgune honen jabetza eskubideak, eta baita bertako orrialde, grafiko, logotipo, ikono, irudi, audio klip, datu bilduma, software eta bere bilduma (Jabetza Intelektualaen edukia) eta gainerakoen jabetza eskubideak GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOArenak dira (IFK: G20156576).

GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk adierazten du webgune honetan agertzen diren jabetza industrialaren eskubideak (markak, izen komertzialak eta abar) bere jabetzakoak direla, eta behar bezala babesturik daudela indarrean dagoen Jabetza Industrialaren araudiaren arabera.

Erabiltzaileak webgune hau erabiliko du arduraz, zuzen eta legez, eta bereziki uko egingo die honako hauei:

  • GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAren copyright-a, markak eta gainerako identifikazio datuak, gure webgunean agertzen diren produktuei dagozkienak ezabatu, saihestu eta maneiatu.
  • GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAren webgunean dauden edukiak eta informazioa publizitatea banatzeko, zuzeneko salmentarako informazioa bidaltzeko edo beste edozein helburu komertzialekin erabili.
  • Edukiak erreproduzitu edo kopiatu, banatu, aldatu edo publikoari sarbidea eman edozein komunikazio modalitate publikoren bidez, jabearen baimenik gabe edo legezkoa izan gabe.
  • Oro har, edukiak legearen, moralaren eta onarturiko ohitura onen kontrako xedez erabili.

GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk ez du ematen inolako baimenik bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak erabiltzeko, ezta bere webgunearekin lotura duen beste jabetza edo eskubiderik erabiltzeko ere.

4. Aplika daitekeen legeria eta jurisdikzioa:

Baldintza hauek interpretatzean edo aurrera eramatean zalantzarik sortzen bada, espainiar legeria erabiliko da auzia ebazteko. GIPUZKOAKO ARRANTZA ETA KASTING FEDERAZIOAk eta erabiltzaileak espresuki uko egiten diote dagokien beste zeinahi eskumeni, eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Gipuzkoako Arrantza Federazioa

Kiroletxea – Paseo Anoeta 5
20014 - DONOSTIA

Telefonoa: 943 47 24 66
E-posta: arrantza@gipuzkoakoarrantzafederazioa.net

Diputación Foral de Gipuzkoa Astur Kayak